XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deitzen ditu bederazka.

Bainan untz'urre (saririk gorenaren) irabazlea ez da ezagun.

Choko batean gorderik dago Joanes Garaztarra, dakigularik orok nork duen izen alegiazko hortaz itzaltzen bere burua.

Hau ez othe daukanez hoinbertze osparen gei?.

... Egiaren erraiteko, lantu du bertze orduz bersu hoberik, nahiz hok ere neurtuak diren chuchen, labur, eta bat bederak ondar hitzean joite ona duen.

Launazka jartzen dira; lauek azken hitzaren buztana berdina daukate, eta berdin joria, aldatzen zeielarik lehen andanatik bigarrenera, eta bigarrenetik hirugarrenera, begien atseginarendako bezala beharrikoenarentzat.

Bainan irakaz betheak zorigaitzez gehienak, erdara hitz andanatto bat han-hemenka erain eta ez jorraturik.

Bertzalde halako denda batean daude.

Nekez osatuak iduri dutelakotz, nekez ditugu irakurtzen.

Bainan, beha, beha nor doan taulen gainerat bigarren garait sari untz'erdiaren eskuratzera: español apez-gei gazte bat, ja sotana jauntzia, Bizkaiatik etorria egun gutarterat, dituela bi urte Donapaleon bertze guzier nausitu zen hura bera, Pablo de Zamarripa y Uraga.

Badoa lañoki, batere gupidarik gabe, jendeak eskuz joka eskerrak bihurtzen daizkolarik.

Nahiago bainuken nik izan balitz han, gain hartan, gure arteko apezetarik bat agur egiteko, zor zitzakon bezala, apez eskualdun arrotz gu hainbertze maite gituen hari;(...).